Jolasa beharrezko aktibitatea da haurrarentzat, ekintzarik naturalena dela esan genezake. Haurtzaroko beharretako bat da eta berauen lanketa ezinbesteko bihurtzen da garapen fisiko, intelektual afektiboa eta gizartaretzea lortzeko. Zaila da jolasa zer den definitzea, baina jolas portaerak halakoak ez direnetatik ezberdintzeko aukera ematen duten elemantu batzuk aipa daitezke: -Jolasa era askean eta berez sortzen da, jolasetatik at dauden interesen edo pertsonen eraginik gabe. -Gozamena eragiten du berez. Ametsetan antzeko funtzioa betezen du, nahiak gauzatzeko mekanismo bezala. -Jolas portaerak antolaketa berezia dauka, ez dago ezaugarri erasokorrik, aurpegi irribartsuak, mugimendu zehatzak. -Poztasuna gauzatze berak eragiten du. Lotura dauka instituzko mekanismoekin, ikasi behar ez diren arauen araberakoa, berez sortzen direnen araberakoa dela dirudielako. -Jolasa pertsonak jardueraren aurrean duen barne jardueraren arabera definitzen da, eta ez kanpoko jarduera edo errealitatearen arabera. Umeek, jolasaren bidez, zentzuak (ukimena, ikusmena, entzumena,...) garatzen dituzte, pertsonak ezagutzen ikasten dute, besteekiko portaera eta errespetu-ohiturak berrenganatzen dituzte, irudimena eta fantasia lantzen dute, oroimena lantzen dute, eta abar. Jolasei esker, inguruarekin komunikatzen ikasten dute.
2010-05-31
Zer da jolasa?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario