Lehen hilabeteetan, haurrek oso atsegin dituzte kolore biziko jostailuak, baita astintzean soinuak egiten dituztenak ere, esate baterako txintxirrina. Aurrerago, eserita egoteko gauza denean, haurrak orduak eta orduak pasa ditzake parkean jolasean. Geroago, jolastean gauzak lurrera botatzen hasten da, horiek zer-nolako soinua egiten duten entzuteko. Alferrikakoa da errieta egitea, hori gaizki dagoela oraindik ezin baitu ulertu.
ostailuek bere garapen ebolutiborako egokiak izan behar dute eta, oro har, hobe da jostailuak errazak eta mekanizazio gutxiagokoak izatea, irudimena lantzeko aukera gehiago ematen baitute. Urtea duenean, haurrak oraindik ez du nahi beste haurrekin jolasean ibili, baina atsegin du jolasean dabiltzanak ikustea eta horiengandik hurbil egotea. Oso aktiboa da eta gurasoak nekatu egin ditzake, egun osoa hura zaintzen egon behar baitute. Bi urte dituenean oraindik jostailu errazenak dira onenak, eta haurrari horiekin nahi duen moduan jolasten utzi behar zaio, ulertzen ez dituen eta bere irudimena eta sormena murrizten dituzten instrukzioak jarraitzera behartu gabe. Hiru urte dituenean telebista ikusten hasten da, eta horrek jolasteko, ikasteko eta erlazionatzeko denbora kentzen dio. Era berean, kontsumismora bultzatzen du, baita bizi-ohitura ezegokietara ere.Sei eta hamabi urte bitartean, haurraren nortasunak eta banakotasunak garatzen jarraitzen dute, baita bere soziabilitateak ere: lagunek garrantzia handia dute beretzat. Lagunekin, jolasean, kode etiko bat garatzen du, eta, horren bidez, etorkizunean arau sozialak errespetatzeko prestakuntza jasotzen du. Era berean, haurra mundu propioa sortzen doa, helduak albo batera uzten duena.
2010-05-31
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario