2010-05-31

Haurra eta jolasa etapa bakoitzean

Lehen hilabeteetan, haurrek oso atsegin dituzte kolore biziko jostailuak, baita astintzean soinuak egiten dituztenak ere, esate baterako txintxirrina. Aurrerago, eserita egoteko gauza denean, haurrak orduak eta orduak pasa ditzake parkean jolasean. Geroago, jolastean gauzak lurrera botatzen hasten da, horiek zer-nolako soinua egiten duten entzuteko. Alferrikakoa da errieta egitea, hori gaizki dagoela oraindik ezin baitu ulertu.
ostailuek bere garapen ebolutiborako egokiak izan behar dute eta, oro har, hobe da jostailuak errazak eta mekanizazio gutxiagokoak izatea, irudimena lantzeko aukera gehiago ematen baitute. Urtea duenean, haurrak oraindik ez du nahi beste haurrekin jolasean ibili, baina atsegin du jolasean dabiltzanak ikustea eta horiengandik hurbil egotea. Oso aktiboa da eta gurasoak nekatu egin ditzake, egun osoa hura zaintzen egon behar baitute. Bi urte dituenean oraindik jostailu errazenak dira onenak, eta haurrari horiekin nahi duen moduan jolasten utzi behar zaio, ulertzen ez dituen eta bere irudimena eta sormena murrizten dituzten instrukzioak jarraitzera behartu gabe. Hiru urte dituenean telebista ikusten hasten da, eta horrek jolasteko, ikasteko eta erlazionatzeko denbora kentzen dio. Era berean, kontsumismora bultzatzen du, baita bizi-ohitura ezegokietara ere.Sei eta hamabi urte bitartean, haurraren nortasunak eta banakotasunak garatzen jarraitzen dute, baita bere soziabilitateak ere: lagunek garrantzia handia dute beretzat. Lagunekin, jolasean, kode etiko bat garatzen du, eta, horren bidez, etorkizunean arau sozialak errespetatzeko prestakuntza jasotzen du. Era berean, haurra mundu propioa sortzen doa, helduak albo batera uzten duena.

Jolas batzuen ezaugarri taula

 mota    jolasa materiala kopurua   
animazioa alea tita konba ezer ez gutxienez 2
astoka txorro morro ezer ez gutxienez 5
baloi jolasa bote botean baloia gutxienez 1
igarkizun jolasa ikusi makusi ezer ez gutxienez 2

Zer da jolasa?


Jolasa beharrezko aktibitatea da haurrarentzat, ekintzarik naturalena dela esan genezake. Haurtzaroko beharretako bat da eta berauen lanketa ezinbesteko bihurtzen da garapen fisiko, intelektual afektiboa eta gizartaretzea lortzeko. Zaila da jolasa zer den definitzea, baina jolas portaerak halakoak ez direnetatik ezberdintzeko aukera ematen duten elemantu batzuk aipa daitezke: -Jolasa era askean eta berez sortzen da, jolasetatik at dauden interesen edo pertsonen eraginik gabe. -Gozamena eragiten du berez. Ametsetan antzeko funtzioa betezen du, nahiak gauzatzeko mekanismo bezala. -Jolas portaerak antolaketa berezia dauka, ez dago ezaugarri erasokorrik, aurpegi irribartsuak, mugimendu zehatzak. -Poztasuna gauzatze berak eragiten du. Lotura dauka instituzko mekanismoekin, ikasi behar ez diren arauen araberakoa, berez sortzen direnen araberakoa dela dirudielako. -Jolasa pertsonak jardueraren aurrean duen barne jardueraren arabera definitzen da, eta ez kanpoko jarduera edo errealitatearen arabera. Umeek, jolasaren bidez, zentzuak (ukimena, ikusmena, entzumena,...) garatzen dituzte, pertsonak ezagutzen ikasten dute, besteekiko portaera eta errespetu-ohiturak berrenganatzen dituzte, irudimena eta fantasia lantzen dute, oroimena lantzen dute, eta abar. Jolasei esker, inguruarekin komunikatzen ikasten dute.

Jolastuz ere ikasten da

Bideo sorta honekin, jolastea denbora galtzea ez dela erakutsi nahi dut. Jolasaren bidez hainbat gai landu daitezkeela alegia: matematika, elkarlana, hizkuntza, ..
 
 Build your own custom video playlist at embedr.com

Jon Braun

Nork ez du abestu hau txikitan? eta oraindik ere abesten jarraitzen da. Egia da haur txikientzat dela baina badaezpada, norbaitek behar izanez gero hemen jartzen dut zuen eskura.

Euskal Herria ezagutzen

Powerpoint hau ikasgelan agindutako gure multimediako lana da. Gure helburua ikasleek Euskal Herriko probintzia, hiriburu eta hauen inguruko zenbait ezaugarri ezagutzea da eta horretarako ariketa eta jolas batzuk prestatu ditugu.
Esan behar da mota honetako ariketa bidez haurrek jolastuz ere ikasten dutela argi geratzen dela.

Picasaren erabilera

Tutorial honetan, picasaren oinarrizko erabilera azaltzen da, guk adibide bezala jarri dugu internetetik hartutako irudi bat nola moldatu haurrek margotu dezaten.

2010-05-25

Irrien lagunak gara

Hemen duzue  ikasleek ongi pasatzeko abesti martxoso bat, praktiketan egon nintzela entzun nuen lehenengoz eta ikasleei asko gustatu zitzaien.


Jolas mota ezberdinak euskaraz

Zotz egiteko jolasak, ezagutze jolasak, ezagutza jolasak, konfiantza jolasak, talde eta korro jolasak. 
View more presentations from anetxe.

Zubiri-zubiri

Haur talde bat zubiri zubiri-ra jolasean irakasleak abesten duen bitartean.
Bidio hau igo dut txikitan honetara asko jolasten genuelako eta denbora asko neramalako hau ikusi gabe. Bestalde, bidio honetan argi ikusten da haurrek zein gutxi behar duten ongi pasatzeko, hau da ez dutela baloi, bidio-joko, panpin, eta abarren beharrik.